TOLOTRO proiektua abian da

2022ko azaroak 29 - TOLOTRO - Iruzkinak -

Bidaia martxoaren 24an hasiko da

7.000

kilometro

2

lagun

1

furgoneta



Martxoaren 24an abiatuko gara Tolosatik Ghanara, Maroko, Sahara, Mauritania, Senegal, Gineako Errepublika eta Boli Kostatik igarota.

Helburua: apirilaren 14an gure furgoneta Ghanako 'Ghanas de vivir' GKEan uztea bertako ikasleak klasera joan daitezen. Bide batez, horrelako proiektu bat osatzean, eredu izan nahi dugu gaur egungo gazteentzat, eta horrelakoak edo handiagoak egitera animatu.

Pandemia betean sortu zen ToloTro proiektua. Telepatian asko sinesten ez dugun arren, proiektuko bi kideek, bere kabuz, furgoneta batekin Afrikara bidaiatzeko ideia izan genuen, bertan uzteko helburuarekin.

Agerremedia - tolotrox2.png

Zergatik ToloTro?

Ghanako herritarren joan-etorriak TroTro izeneko furgoneta txikietan egiten dira. Tolosatik abiatu ginenez, erraza izan da honekin hitz-joko bat sortzea. Furgonetak ohikoak dira Afrikako herrialdeetan, baina herrialde bakoitzak bere erara izendatzen ditu. Nabarmentzekoa da furgoneta horietan adin guztietako 25 pertsona sar daitezkeela: jaioberriak, nerabeak, helduak eta adinekoren bat, baina, Afrikako herrialdeetako bizi-itxaropen txikia dela eta, zoritxarrez ez da ohikoa).

Nortzuk gara:

Agerremedia - image.png

Jon Arrieta (30 urte)

Telekomunikazio Ingeniaria

"Bidaiatzea nire hobbie nagusietako bat dela esan liteke. Afrikako lehen experientzia Ghanan izan nuen bertako GKE batean, TANF izenekoa. Ghanako familia batekin hilabete batean zehar "bizitzeak" nire bizitzan oinatz bat utzi zuen. Irakasle modura joan nintzen bertako eskola batera, eta irakatsi baina gehiago. ikasi egin nuela esango nuke"

Agerremedia - img-1416.jpg

Iñaki Lopetegi (30 urte)

Komunikazio profesionala

"Bakarrik bidaiatzen hasi nintzen mundua ezagutzeko modurik hoberena zela sinetsita. Europako hainbat herrialde, Mongoliatik barrena Errusiako Transiberiarra burutu nuen trenez... eta 2016an Afrikaren hegoaldean nintzen herrialdeak zeharkatzen. Malawiko GKE batean lankidetzan egon ostean, bertako herrialdeen egoera gertutik ezagutzeko aukera izan nuen. Afrikara itzultzeko unea iritsi da"

Agerremedia - map1.jpg
Partekatu 

Iruzkina egin
Zure helbide elektronikoa ez da agertuko

9 + 8 =
Azken sarrerak
Kategoriak